Hizkuntza eta kultura dugu, zalantzarik gabe, herri baten izaeraren ezaugarri nagusietako bat.
Alde anitzeko erakundeek, estatuek milaka milioi dolar eta milaka milioi euro inbertitzen dituzte bioaniztasunean. Garrantzitsua da gure ondare biologiko eta ekologikoari eustea. Ziur nago. Baina bioaniztasuna bezain garrantzitsua da gizateriarentzat aniztasun linguistiko eta kulturala kontserbatzea. Eta gure kasuan, euskarari eutsi behar diogu gure herri izaeraren ezinbesteko osagaitzat, eta Euskara indartu behar dugu etorkizunari begira, aniztasun linguistiko eta kulturala bermatzeko.
Nirea duzue euskarazko irakaskuntza orokorrean sartzerik izan ez duen ia-ia azken belaunaldia. Ezin duzue imajinatu horrek maila pertsonalean ematen didan nahigabea. Eta eten hori gainditzeko egindako ahaleginak, behin ere nahikoak izan ez direnak. Euskara behar bezala ez menperatzeak izugarri aztoratzen nau maila pertsonalean. Nahigabea ematen dit, nahigabea ematen dio nire emazte Nereari, eta ez dut nahi nire alabei ere nahigabea ematerik.
Ingelesa ikasi eta menperatzea nahi dut, harro nago gaztelaniak dakarren ondareaz, baina euskara ere haien ondare pertsonalean egotea nahi dut. Aiaraldea Egunkaria bezalako komunikabideak ezinbesteko osagaia dira hizkuntza baten dibulgaziorako eta benetako hedapenerako.