Aiaraldeko plan ekonomikoa

Industria- jarduerak Euskadin, krisia hasi zenetik, %20 egin du behera, sektoreko lan postuetan galera handiago bat eraginez.

“Aceros de Llodio”k 1982an krisiak jo zuenetik, alor honetan gertatzen ari denaren adibide argia da Aiara.

Krisi bakoitzean, hamarkada bakoitzean, eskualdearen industria gaitasuna ahultzen joan da. Eta horrek, etorkizunera begiratuz gero, hotzikara eragiten du; zonaldean euren jarduera jorratzen duten enpresa handien beldurrak serioski aintzat hartzen badira.

Industria sektorean tamainak garrantzi handia dauka: enpresa handiek soilik, eta ez guztiek, krisia gainditzen jakin badakite.

Baldintza soziolaboralek garrantzi handia dute; kualifikatutako giza baliabideak ditugu baita  gehiegizko lan tirabira ere. Horregatik, beharrezkoa  da ekoizpena hobetzea. 

Baldintza soziopolitikoek garrantzi handia dute; enpresa batek baino gehiagok bere mugikortasun edo zabalkuntza plantetatzeko instituzioen babesa bilatu izan dute eta arduradun politikoen zorroztasun eta hoztasunarekin egin dute topo.  

Gogoeta hauek ez dute gainbehera edo norbanakoaren arrangurak eragin nahi, bestelako xedea dute:  Aiaralderako Plan Ekonomiko bat artikulatzeko beharraz ohartaraztea. Dogmatismo gutxi, pragmatismo asko.

Eta hurrengo urteetan bete daitekeen tendentziari so eginda, aurkez daitezkeen aukerei eutsi behar zaie, beste merkatuetara jo zuten ekoizpen sarea berreskuratuz edo 4.0 bezalako estrategiek euskal industria modernizatzeko eskaintzen dituzten aukerei helduz.

Egungo enpresen mantentzea ahalbidetuko duten azpiegiturez, kualifikatutako baliabideez, lurralde baldintzez eta testuinguru politiko zorrotz eta fidagarri batez doitu behar gara eta zergatik ez! Aukera berriak bildu.  



 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide