Lanbide Heziketa

Orain dela egun gutxi, Bilboko Udalean lanean eman dudan denboran izandako bizipen atseginetako bat izan dut. Otxarkoagako Lanbide Heziketako zentroa bisitatzen egon nintzen, oinarrizko LHko zikloak eskaintzeko eskola bat utzi baikenion. Zuzendariak, konpromiso maila handiko pertsonak, azaldu zigun bere eginkizun nagusia ez dela gazteak prestakuntza hartuta irtetea, baizik eta LHko erdi mailako zikloari heltzeko ohiturak eta jarrerak eskuratzea.

Europan egindako kalkuluen arabera, oinarrizko prestakuntza –erdi mailako LH- duten gazteen % 7k soilik aurkitu ahal izango du lana. Euskadin, prestakuntzarik gabeko gazteen % 3 laneratuko litzateke. Gure industria espezializatu eta teknifikatuari zor zaio. Prestatutako gazte baten laneratze-aldia prestakuntzarik gabeko gaztearen erdia da. Funtsezkoa da gure gazteek gutxienez erdi mailako LH izatea, nahiz eta desiragarria den ziklo bat izatea. Euskadiko Lanbide Heziketako Zentroen bitartez, 2014an 74 enpresa sortu ziren, eta 2015erako aurreikusten da kopurua 100 izatea. Ekintzailetza zentroak dira. Aiarak bere kualifikazio handiko LH zentroak mantendu behar ditu, jarraipena eman behar die eta bere eskualdeko ekonomia-ehun eta enpresekin batera lan egitera bultzatu behar ditu. Enpresak erakartzeko eta orain daudenak mantentzeko funtsezkoak diren elementuetako bat langile kualifikatuak izatea da. Eta, nire ustez, gure Herriak, Euskadik, badu proiektu eta erronka handi bat, ia esklusiboa: internazionalizazioa, bere lekua eta txokoa aurkitzea munduan. Baina hori beste egun bateko kontua izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide