Hirien arteko lehia

Hiriek lehiatu egiten dute. Inbertsioengatik, turistengatik, merkataritza jarduerengatik, ekitaldien ospakizunagatik... baina askotan norgehiagoka eremuak nahasten ditugu, eta gure ingurukoekin lehiatzeari ekiten diogu. Eszenatoki global berria ulertu behar dugu, eta argi izan behar dugu etorkizunari aurre egiteko euskal hiriak elkarrekiko osagarriak izan behar direla, estrategia komunak izan eta mundura modu bateratu batean aurkezteko gai izan behar direla.

Hausnarketa horrek Aiararako balio behar digu. Gure herriek elkar osatzeko gai behar dute izan. Estrategia, zerbitzu eta etorkizunerako proiektu komunak artikulatzeko gai izan behar dute.
Nerbioi Goienako herri bizkaitarrekin batera, garatzeko eta eskualde bezala Euskadiko eta inguruko beste zonaldeekin lehiatzeko estrategia partekatu bat izan behar du Aiara eskualdeak. Lehiatu, enpresak eta turistak erakartzeko. Gure gazteak hemen geratu daitezen lehiatu, gaueko aisialdian, merkataritzan...

Europa mailan “hiri-agenda” bultzatzen ari dira, mugen arteko guneetan. Nerbio Goienak bere hiri agenda propioa garatu behar du, bere herriak eta baserri-eremuak bultzatzeko, modu koordinatu batean bere burua kanpora aurkezteko eta gure nekazaritza-eremuko ekintza eta gaitasunak integratzeko, ezin hobeak diren gure baliabide naturalekin batera. Etorkizunean pentsatzeko garaia da, eskualde mailan partekatua izango den etorkizunean. Aiara-Nerbioi Goiena moduan lehiatzeko unea da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide