Egunero, etxetik irtetean, Lamuza Parkearekin egiten dut topo. Parke hori da, dudarik gabe, Laudioko elementu berezienetako bat. Espazio zoragarri bat da, hamarkada dekadente ugari bizi izan dituen arren, hainbat faktorek eragindakoak.
Faktore horietako bat parkearen orografia da. Gune berdeen zati batzuk itzalpeko zonaldeetan kokatuak daude, eta leku horiek ez dira oso erakargarriak, egun zoragarri bat egin ezean.
Aldaikoerrekako saneamendu sistema ere instalatu da, eta aurrerapen handiak ekarriko ditu horrek. Baina eraikitako ondarearen mantentzean datza arazoa. Badago ondare arkitektonikoaren mantentzearen gaineko arau bat: eraikinaren mantenua soilik da posible eraikinean ekintzak egiten badira.
Musika Etxea edota Kasinoa bezalako eraikinak konpondu, berreraiki eta berreskuratuko ditugu, behin eta berriz. Baina eraikin horiek berriz erori ez daitezen ekintzak egitea beharrezkoa da, eraikinak erabiltzea. Baina ondare hori guzti hori sekulakoa da Laudio bezalako udalerri batentzat. Eraikin asko daude. Agian gure buruari planteatu beharko genioke iragana errepikatzea ekiditeko modua elkarlan publiko-pribatu bat egitea izan daitekeela.
Nik aukera hori aztertuko nuke... ondare publikoaren mantentzea bermatu entitate pribatuekin euren erabilera adostuaz. “SOS Parkea” plataformak egiten duen lanarekin bat egiten dut, baina formulak bilatu behar ditugu parkeko eraikinen mantentzea denboran zehar jasangarria izan dadin.