Aurrera!

Laudiok baditu aurrekontuak. EAJ-PNVren eta EH Bilduren udal-gobernuek akordio bat ixtea lortu dute, eta hurrengo urteetan zer inbertsio egin zehaztu dute.

Laudioko bi alderdi nagusiak dira, udal demokratikoen osaeratik alkatetzan txandakatu dira, eta akordio honek aurrerapauso handi bat suposatzen du.

Herriak behar zuen udalerriko bi sentsibilitate politiko nagusiak ados jartzea oinarrizko proiektuak aurrera ateratzeko eta erronka nagusiekiko ikuspegi komun bat egoteko.

Laudiok bere burua birpentsatu eta bere bide propioa topatu behar du etorkizunerantz.

Akordioa pauso bat da, aurrera egitea, inbertitzea eta hobetzea ahalbidetuko duena, behintzat. Tokiko garapenaren alorrean, aurrera ez joatea atzera joatea da.

Ez naiz aurrekontuetan sartu diren proiektu zehatzak komentatzen hasiko, pentsatuko nukeelako batzuk lehentasunezkoak direla eta beste batzuk agian ez horrenbeste. Baina kontsentsu bat egotea da garrantzitsuena.

2019ko maiatzeko hauteskundeak oso urrun daude. Herria garatzeko lan egin dezagun, geroago egongo da hauteskundeetan eta alderdi errendimenduetan  pentsatzeko aukera.

Aurrera!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide