Ekipamenduen Plan baten beharra dago Laudion

Nire etxetik herriaren erdigunera jaisten naizenean egunero egiten dut topo Lamuzako Frontoiko eraikin berreskuratuarekin, Musika Etxea bezala ere ezagutzen dena. SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren mobilizazioek eta Arabako Foru Aldundiaren sentsibilitate instituzionalak egin dute posible berreskuratze hori gauzatzea.

Eta Lamuza Parkean ere kokatua dagoen Kasinoa berreskuratuko da baita. Ondo deritzot horri ere. Eta erabilera anitzeko zentroaren eraikitzea planifikatu da Latiorron. Eta nagusien egoitza zaharra erabilera berriak planteatzeaz hitz egiten da. Eta badugu baita kultura etxea, parkean ere kokatua dagoena. Ez dago dudarik: Laudiok badu ondare arkitektonikoa. Ondorengotza gisa iritsi zaigun bakarra da, zoritzarrez, baina zaindu behar dugu.

Zintzoki uste dut Laudioko Ekipamenduen Plan bat egin behar dela, ekintzak toki batean bildu eta eskaintzaren koherentzia bilatuko duena eta, batez ere, zerbitzu horien etorkizuneko jasangarritasuna bermatuko duena.

Horrela egiten ez bada, inbertsio gaitasuna eta Laudioren modernizazioa hipotekatua geratuko direlakoan nago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide