Zorrozako lan heriotza

[IRITZIA] Bizikleta

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Egaña 2020ko mar. 12a, 11:51

Zorroza gestión de residuos enpresaren irudi bat. / Aiaraldea.eus

Lantegiz kanpoko orduetan zikloturista ibiltzen da eta bere nagusiak badaki. Trakets sartu dio eskua makinari eta hatz pare bat harrapatu du. Odol jario dexentea. Antzematen zaio ez dela zauri larri-larria, baina artatu beharra derrigorrezkoa duela ere begi bistakoa da. Langilearen min alarauek nagusiaren madarikazio hotsekin bat egin dute. Eskua zapi batez bildu eta anbulatoriora abiatu den unean entzun du nagusiaren aholkua: «Bizikletan zenbiltzala erori zarela konta ezazu, mesedez». Hala egin du langileak, esaneko. Badaki ogasunetik ez bada osasunetik zerbait ezkutatu nahian ari dela nagusia, baina badaki, aldi berean, behin-behineko lanpostuari eutsi nahi badio esana egin behar duela beti. Aste pare batean lanera itzultzeko moduan izango da.

Itzuliko ez dena Bassirou Dione da. Enpresako teilatutik erorita hil zen senegaldarra Murgan, Araban. Enpresaren kudeatzaileak bereak eta bi egin zituen heriotzaren arrazoia mozorrotzeko. Baina ez da nonbait beti bizikleta bat eskueran izaten...

Otsailaren 29an zendu zen, eta atzora arte, gehienoi, niri behintzat bai, oharkabean pasatu zaigu berria. Ordutik honako bi asteotan kontatu digute 99 urteko emakume bat hil dela Madrilen, 88ko gizonezko bat Milanen, gaixorik zegoen 69ko bat...

Artikulu hau Berria.eus atarian plazaratu da eta Creative Commons lizentzia baliatuta ekarri dugu hona. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide