(Iritzia) Sen mágoas nin tristuras

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Gorostiaga 2017ko mai. 25a, 10:29

Nekazari-giroko Laudiok izugarrizko eraldaketa bizi izan zuen bereziki 60ko zein 70eko hamarkadan. Populazioa itzel handitu zen, Euskal Herritik zein Espainiar estatuko leku askotatik industriara lan egitera etorritakoen eskutik.

Horrek indar askatze handia ekarri zuen langileen, Euskal Herriaren eta kultura zapalduaren aldeko zein diktaduraren kontrako borrokan: Laudio berria jaio zen.

Galiziarrak laudioar eta euskal herritar aktibo moduan zein euren nortasun eta kultura gordetzeko lanean ikusi ditugu. Batzuek lan oso txukuna egin dute, adibidez, literatura zabaltzeko. Día das Letras Galegas-en harira, luxuzko idazle zerrenda hurbildu da Laudiora.

Manuel María ez da edonor. Galiziar literaturan Rosalía gailendu zen XIX. mendean, Castelao XX. lehen erdialdean... chairegoa bigarrenean.

Ezin sinistekoa da euskal kulturarekin izan zuen lotura: Euskal Herriko bazterrak korritu zituen, lagun izan zituen Laboa, Izagirre, Peillen, Artze... eta Gabriel Aresti. Aresti, Laudio: herri xehea. Bilbotarrak bezala Manuelek langileen alde jardun zuen, eroso sentitzen zen Trintxerpen edo Ezkerraldean ere. Bost aldiz bisitatu gintuen, pregoi hunkigarria irakurri zuen udaletxetik Euskadiko Galiziar egunean... Laudiok merezitako omenaldia eskaini dio 2004an hildako idazleari.

Sarritan galiziarrak, euskaldunak eta mehatxatutako herrietako kideak negar-zotinka itotzeko tentazioan jausten gara baina Manuel María bezalakoen adibideak goiari eusteko balio digu. Pimentelek -eta Queizánek- idatzia da: Non convén chorar máis.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide