ArteOn Fundazioak, Santa Luzia abesbatzaren laguntzarekin batera, Eskolania ArteOn haur abesbatza proiektua martxan jartzeko asmoa dauka. Helburu horrekin, proiektu honen inguruko informazioa eta interesdunen iradokizunak jasotzeko bilera bat antolatu dute urriaren 9rako, asteazkena.
Hitzordua 16:30etan izango da, Lamuza Kultur-Etxeko lehenengo solairuan. Bilera horretara bertaratzerik izango ez dutenen interesdunei beraiekin harremanetan jartzea eskatu diete antolatzaileek, 689885073 telefonoa, eta fundacionarteon@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez, informazioa zein iradokizunak jasotzeko.
Santa Luzia abesbatzaren bira Herrialde Kataluniarretatik
Santa Luzia abesbatzak, haur-abesbatza proiektu horretaz gain, Katalunia aldetik bira bat egingo du, Katalunian esangura handia duten hainbat lekuetan beren kantak zabalduz.
Birarekin hasteko, urriaren 25ean, Bartzelonako Sagrada Familian abestu egingo dute 21:30etan.
Hurrengo egunean, San Cugat del Vallés Monastegian kontzertua izango dute, non bertoko Societat Coral la Lira abesbatzarekin batera abestu egingo dute.
Bira honek 27an izango du bere bukaera Montserraten. Egun horretan ospatu egingo den mezan abesteaz gain, irakurketa batzuk euskaraz egitera gonbidatuak izan dira; beraientzako esperientzia berria izanik.
2005ean egin zuten lehendabiziko bira Katalunia aldetik eta beraientzat esperientzia polita izan zen, Palau de la Musica bezalako eszenatoki paregabeetan izanik. Oraingo honetan, eta zortzi urte pasata, Santa Luziaren ahotsa entzungai izango da Mediterranear lurraldean.