Gure ondarea hobeto ezagutzeko hainbat jardunaldi antolatu dira Europear Jardunaldien barruan

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2013ko ira. 30a, 08:00

Urtero bezala, Bizkaiko Europear Jardunaldiek bertoko ondare arkitektonikoa ezagutarazteko hainbat jarduera prestatu ditu aurtengo urrirako. Gure eskualdean ere, ekitaldi hauetako batzuk ospatu egingo dira, konkretuki Urduñan eta Orozkon.

Urduñan, hiriko arkupeetako muralak ezagutzeko aukera egongo da bisita gidatu baten bitartez.

Urtero bezala, Bizkaiko Europear Jardunaldiek bertoko ondare arkitektonikoa ezagutarazteko hainbat jarduera prestatu ditu aurtengo urrirako. Gure eskualdean ere, ekitaldi hauetako batzuk ospatu egingo dira, konkretuki Urduñan eta Orozkon.

Urduñan, hiriko arkupeetako muralak ezagutzeko aukera egongo da bisita gidatu baten bitartez.

Urduñako enparantzan kokaturik dauden arkupe hauek, XV. Mendearen bukaeran hasi ziren eraikitzen, gaur egunerarte erreforma ugari izan dituztelarik. Erreforma hauetako azkenengoan, artista garaikideen 14 mural ipini izan dira. Mural horiek, helburu ornamentala betetzeaz gain,  bisitariak enparantza eta arkupe horiek duten iraganeko azoka garaietara hurbiltzea dute. Mural hauek, ardatz nagusi bezala izango ditu bisita gidatuak, arte lan hauen bitartez Urduñako historia eta bere pasarteak ezagutarazi egingo direlarik.

Hitzordua, urriaren 12,19, eta 26ean, larunbatetan, izango da, goizeko 12:30etan. Elkarreratze gunea Urduñako Turismo bulegoa izango da. Bisitan parte hartu nahi dutenen kopurua mugatua izango da, beraz, interesdunek Urduñako Turismo bulegoan, edota 945384384 telefono zenbakiarekin harremanetan ipiniz, izango dute erreserba egiteko aukera.

Kurtzegango Menhirra eta Goikiriko gangak

 Aurreko astean, hedabide honetan, Untzuetako gaztelua ezagutarazteko ospatu egingo den mendi-txangoaren berri eman genuen Europear Jardunaldi hauen barruan. Txango hau ez da Orozkon egingo den ekitaldi bakarra, izan ere, beste bi ekimen aipagarri burutu egingo dira datorren hilabetean.

Alde batetik, hilaren 12an, Kurtzegan-eko Menhirra mintzagai izango duen mendi-ibilaldi/hitzaldia ospatu egingo da. Ibilaldi honek, Orozkoko Museoan izango du hasiera goizeko 9:30etan, Zubiaurretik Beraza auzoraino autoz igoz. Auzo horretatik oinez egingo da ibilbidea. Partaidetza mugatuta egongo da, eta bai Orozkoko museoan, zein 946339823 telefonora deituz, egin daitezke txangoan parte hartzeko erreserbak. Ekitaldi hau Orozkoko Udalak, Aunia Elkartearekin batera, antolatu du. Hizlaria Juan Carlos Lopez Quintana izango da.

Bestetik, hurrengoko larunbatean, urriaren 19an, Goikiriko gangak ezagutzeko bisita gidatua burutuko da.

1770ean, Goikiriko biztanleek, auzoko biztanle batek Mexikotik bidalitako 2000 pesotako dirutza jaso zuten. Diru horrekin, auzoan zegoen baseliza zaharra bota, eta berri bat eraikitzea erabaki zuten. Baseliza berri honek, loreontziz, piramidez, arranoz… bezalako objetuez  apaindutako egurrezko ganga baten bitartez estali egin zen. Gaur egun, baseliza hau berriztatua izaten ari da, eta horren arira, bisita honetan, Javier de Miguelek kontserbazio lanen nondik norakoak azalduko ditu. Horrez gain, Juanjo Hidalgok tenplua eraikia izan zeneko kontaketa historikoa egingo du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide