Aiarako 24 Euskara Elkarteak, Aiarako Udala eta AFA-ren laguntzarekin hurrengo ostiralerako antzerki-bakarrizketa antolatu du; “Sarean Zintzilikatuta”. Begoña Amunarriz ekoiztutako lan honek, bere egile den Edurne Agirrezabala izango du aktore nagusi bezala. Aktore honek, antzerkiaren zein telebistaren munduan esperientzia handia du, Goenkale eta Sorginen Laratza programetan ibili baizen. Ikuskizuna gazte zein helduei zuzenduta dago.
Antzezlanak 55 minutuko iraupena dauka. Gaur egun modan dauden Teknologia Berrien inguruko parodia bat da. Komedia honetan, Olatz izeneko pertsonaiak, teknologia berrien aurrean eta beraiek sortutako erronken aurrean bizi izandako esperientziak kontatzen dira, ikusleengan gai horren inguruko hausnarketa barre eta algara artean pizten saiatuz. 19:30etatik aurrera Arespalditzako udaletxean izango da ikusgai.