Lendoñobeitiko 2013ko Kultura eta Kirol Jardunaldiak ospatuko dira irailaren 8an

Aurtengo edizioan, Lendoñobeitiko paisaietaz zein kultur ondare paregabeaz gozatzeko ibilaldia antolatu dute Gurpide elkartean lanean dabiltzan herritarrak. Horretarako, 6 km-tako txango bat prestatu dute tokiko gune arkeologiko eta historiko interesgarrienak zeharkatuko dituena. Gune horien bisita, adituen azalpenen laguntzaz burutuko da.

Txangoak goizeko 9:00etan izando du bere hasiera, Lendoñobeitiko dorretxetik, bere lehengo helmuga Gorbeoko lubakietan izango delarik.

Gorbeoko lubakietan, Ramon Zurimendi, Aztarnako historialariak jardunaldien lehenengo azalpena eskaini egingo du, 36ko Gerrateko lubakien inguruan eta garai hartako gatazka gure eskualdean lubaki-frontearen bitartez nola gauzatu zen zehaztuz.

Ondoren, ibilaldiak bigarren geldiune bat egingo du Txoznako Dolmenaren parean. Bertan, Juanjo Hidalgo, Aunia elkarteko arkeologoak, duela 4000 urte eraikitako Brontze Aroko  hileta eraikin honi buruzko azalpenak emango ditu.

Txango kultural honetan ere, Pozako baseliza bisitatzeko aukera ere egongo da. Eraikin hau hobeto ezagutzeko, Iñaki Garcia Camino arkeologoak bere historiaz eta ezaugarrietaz arituko da. Baseliza hau XVI. Mendeko eraikina da, baina azkenaldian egindako berriztatze lanetan agertutako arrastoek Goi Erdi Aroan koka dezakete bere jatorria.

Bukatzeko, eta indarrak eraberritzeko, Lunch batekin bukatu egingo da aurtengo txangoa, Lendoñobeitiko dorretxean eskaini egingo dena ibilaldian parte hartzen dutenentzat.    

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide