Amurrioko Tubos Reunidos enpresak bere prestazioen %30eko errekargu bat egin beharko dio minbiziaz gaixo dagoen langile ohi bati; Euskal Herriko Amiantoaren kaltetuen AVSIAME elkarteak ohar baten bitartez adierazi duenez. Langileak birika minbizia dauka, eta Osalanen aburuz, minbizi honen zergatia amiantoan dago. Izan ere kaltetuak 1977az geroztik, 20 urte inguru eman zituen amiantoaren eragina modu zuzen batean jasotzen.
Kaltetutako langileari 1997an, Birika minbizia aurkitu zitzaion, eta horrenbestez zegokion gaixotasun komunarengatiko Ezintasuna eman zitzaion. Alabaina, 2011ko martxotik aurrera, ASVIAMEri esker, bere kasua berrirekitzea lortu zuen erabateko Ezintasuna lortuz Lan Gaixotasunarengatik. Horrekin batera, amiantoak bere osasunarengan eragindako kalteengatik indemnizazioak jaso zituen.
Oharrak dioenez, Tubos Reunidos enpresan Amiantoa erabili zela goilara, labe, mahai, eta arropetan. 80. hamarkadararte paperezko babes-maskarak erabili ez zirela kontutan izanik, eta Mutua Vizcaya Industrial egindako Lan Arriskuen Ebaluazioetan ez zela amiantoak zeukan minbizi arriskuaren inongo oharrik adierazi, langileak %50eko prestazioen ordainketaren eskakizuna egin zuen, prebentzio legedia ez betetzeagatik.
Langilearen eskakizunen aurrean, Lanaren Inspekzioak INSS-ekin batera, Tubos Reunidosek momentu guztian legea bete zuela defendatu zuen. Haien aburuz, nahiz eta langilea amiantoaren efektuen inguruan lan egin, kasu hau eman zenean oraindik ez zegoen amiantoaren gaineko debekurik, beraz, langileak prestazioak jasotzeko eskubiderik ez zuela argudiatu zuen.
Bi aldeek defendatutako jarrerak entzun ondoren, Gasteizko Gizarte-auzien 2. Epaitegiak, Tubos Reunidos aipatutako langileari bere prestazioen %30a ordaintzera kondenatu du.