Laudioko Udaleko Gazteria Sailak, herriko gazteen sormen artistikoa garatzen laguntzeko asmoarekin, 12 eta 35 urte bitartekoentzako zuzenduta dagoen muralismo tailer bat antolatu du.
Tailer honek bi saio teoriko izango ditu, uztailaren 15 eta 16ean goizeko 10:00etatik 13:00tara burutuko direnak. Ondoren, uztailaren 17tik hilabete bereko 19ra, saio praktikoen txanda izango da, saio praktiko hauen ordutegia 9:00etatik 15:00etara izango delarik. Saio guzti hauek Laudioko Kultur Etxean ospatu egingo dira.
Tailerrean parte hartzeko interesa dutenek izena emateko aukera izango dute Laudioko Udaletxeko Gazteria Sailan (8:00-14:30 bitartean), telefonoz (944034850) edota posta elekronikoaren bitartez (educacion@laudiokoudala.net helbidera izen abizenak eta telefono zenbakia adieraziz). Plaza mugatuak daude eta parte hartzeko 3 euro ordaindu egin beharko dute Laudion erroldatuta daudenek, Laudion erroldatuta ez daudenentzako berriz, inskripzio kostua 5 eurokoa izango da.
Tailerra euskaraz izango da.