Aurtengo Joaldunen Festa ospatu egingo da ekainaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2013ko eka. 27a, 08:00

Urtero, Euskal Herriko Joaldunen Biltzarrak hainbat herritako taldeak elkartzeko ekitaldi bat antolatzen du: Joaldunen Festa. Aurtengo edizioa, Laudion ospatu egingo da, Laudioko Ttunutturro Zanpantzar Taldeak antolakuntza-lanetaz arduratu egingo delarik.

Arratsaldeko 18:00etan, Euskal Herrik osotik etorritako joaldun talde guztiak Herriko Plazan elkartu egingo dira, kalejira ikusgarri bati hasiera emanez. Bi orduz, herriko kaleetan zehar euren zintzarriak astinduko dituzte eurek bakarrik sortzeko gai diren giroa sortuz.

Ondoren, gaueko 21:00etarako, herri afaria antolatu egin da. Parte hartzeko interesa dutenek, txartelak 10 euroan eskuragai dituzte Keska Tabernan. Afarian, egun honetan parte hartzera etorritako joaldun talde guztiei oroigarri bana emango zaie.

Udaberriarekin batera uztarako erabiliko ziren lurrak zintzarrien soinuarekin esnatzeko ohitura zahar hori, Nafarroako Ituren eta Zubietan soilik mantendu egin da bizirik, belaunaldiz belaunaldi. Handik, Euskal Herri osora zabaldu da berriro, eta gaur egun, hogei talde inguru dira tradizio horri Euskal Herri osoan zehar eusten diotenak.   

Usadio horri jarraituz, talde horietako batzuk Laudion izango dira, gure bazterrak eta arimak esnarazteko asmoarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide