Memoria historikoa berreskuratzeko ekimen ezberdinak egingo dira Urduña eta Artziniegan

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2013ko eka. 17a, 15:10

Urduñako Udalak, Urduña frankisten menpe geratu zela 76 urte beteko direla gogoratuz, hainbat ekitaldi antolatu ditu ekainaren 27tik 29ra, Memoria Historikoa berreskuratzeko asmoz.

Helburu hau betetzeko aurreikusita dauden ekintza ezberdinen artean, aipatzekoak dira Kondor Legio naziak Euskal Herrian egindako hondamendien inguruko argazki erakusketa bat, eta bai Memoria Historikoaren berreskurapena, zein frankismoak eragindako krimenen zigorgabetasuna hizpide izango dituzten hainbat hitzaldi.

Urduñako Udalak, Urduña frankisten menpe geratu zela 76 urte beteko direla gogoratuz, hainbat ekitaldi antolatu ditu ekainaren 27tik 29ra, Memoria Historikoa berreskuratzeko asmoz.

Helburu hau betetzeko aurreikusita dauden ekintza ezberdinen artean, aipatzekoak dira Kondor Legio naziak Euskal Herrian egindako hondamendien inguruko argazki erakusketa bat, eta bai Memoria Historikoaren berreskurapena, zein frankismoak eragindako krimenen zigorgabetasuna hizpide izango dituzten hainbat hitzaldi.

Horretaz gain, Udalak udalerriko zenbait eraikinetan oraindik irauten duten sinbolo frankistak ezabatu egingo ditu, Memoria Historikoaren inguruko legea betearaziz, eta idazki bat ipiniko du udal hilerrian Urduñako kontzentrazio-esparruan eta espetxean preso hil zirenen oroigarri gisa. Halaber, lore-eskaintza bat egingo da haien memoriaren alde, eta zenduen senitartekoak gonbidatuak izango dira eskaintza hartara.

Bestalde, Urduñako udalbatzak deia luzatu egiten egiten du «Frankismoaren Krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak» deituta, 2013ko ekainaren 15erako, larunbata, Bilbon, arratsaldeko 6etan, Plaza Eliptikotik abiatuta, frankismoaren zigorgabetasunarekin zero tolerantzia eskatuz egingo den manifestazioan parte hartzera.

Gainera, Udalak bere hurrengo osoko bilkuran, Buenos Aireseko (Argentinar Errepublika) 1. Epaitegiko 4591-10 zenbakiko kereilarekin bat egiteko proposamena tratatuko du. Prozedura juridiko hau Maria Servini de Cubría epaile argentinarrak aurrera darama, genozidio eta gizateriaren aurkako delituengatik, frankismo garaian giza-eskubideak urratu izan zituztenen kontra.

Artziniegan Frankismoaren ikurrak kentzeko mozioa.

Data hauetan ere, Artziniegan armada frankistaren sarreraren 76. Urteurrena izango da. Sarrera horrekin batera, demokratikoki hautatutako Udal Batzordea desegin zen, garai hartako alkatea zen Fidel Zabalgoitia Alejandre jeltzalea 30 urtetako espetxe zigorra jasoz.

Alkateaz gain, herritar askok, herriko epailea zen Valentín Álava Abasolo, atxilotuak, edo izun ekonomikoak besalako neurri errepresiboak jasan izan zituzten, haietako askok instituzio demokratiko horiek defendatzeagatik. Artzeniegako Guardia Zibilaren postuko 1938ko abuztuko informe baten arabera, garai hartan oraindik 25 herritarrek espetxeraturik jarraitzen zuten, beste  23k Kontzentrazio esparruetan, 8k herritik kanporatuak izan ziren, 40k izun ekonomikoak zituzten eta 11k Errepublikaren menpeko eremuan edo atzerrian erbesteraturik zeuden.

2012an, Frankoren aldekoen sarreraren 75. Urteurrenarekin batera, Artziniegako Udalak EAJ-PNV eta Bilduren ordezkarien bozkekin 1936ko Udal-erakunde demokratikoa defendatzeagatik erahil, espetxeratu edo errepresaliatutako herritarrak omentzeko akordiora heldu zen, berarekin batera, Guda Zibilaren eta Diktadura Frankistaren inguruko Memoria Historikoaren berreskuratzeko konpromisoa hartuz.

Oraingo honetan, berriz, Udalak, Bilduren mozio bat aurrera atera du, EAJ-PNVren aldeko bozkekin eta PP alderdiaren abstentzioarekin, aurreko urteko akordioaren ildotik jarraitzeaz gain, akordio berriak proposatzen dituena. Konkretuki, ikur frankisten ezabaketa, gaur egun etxebizitzetan dauden Falangearen sinboloak adibidez, hein batetan 2011ko otsailaren 24an Eusko Legebiltzarrak ikur frankista guztien ezabapenaren aldeko ekimena onartu egin zuela gogoraraziz. 

Ikurren ezabaketaz gain, frankismoaren errepresioa jasan zutenen familiakideei urte honetan omenaldi bat egitea ere adoztu du Artziniegako udalak.

Akordio hauek bando baten bitartez argitaratuak eta bandoaren bitartez herritarrek ekimen honen berri izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide