Laudioko Udala Ermuko eremu arkitektoniko eta naturala ikertu eta babesteko plan baten prestakuntzan ari da. Prentsaurrean azaldu dutenez, plan hori aurrera eramateko harremanak izan ditu azkenaldian EHU-ko adituekin. Konkretuki, 2012ko udaberrian, Bizkaiko kanpusaren errektore ordeak eta erakunde bereko Biologia eta Historiako sailetako ordezkariek Ermu eta bere inguruak ezagutzeko aukera izan zuten. Bertan, Erdi Aroko Santutegia, Gerra Zibileko Lubakiak, basoak eta Ermitak ikusi zituzten, bisita hori oso modu positiboan baloratuz.
Hala, Udal eta Unibertsitateko ordezkariak akordio batera iritsi dira. Alde batetik, Unibertsitatean aritzen diren ikasleek Ermuko ingurua ezagutzeko eta ikerketa lanak egiteko aukera izango dute. Era honetan, besteak beste, inguruarekiko ezagutza eta informazio gehiago lortzea nahi dute.