Altui auzoa udal sareko uraz hornitzeko proiektua aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2013ko mai. 20a, 08:00

Udalaren Gobernu Batzordeak prentsaurrean azaldu duenez, Altuiko gunera Udal erabilerako ura eramatea erabaki dute;  45.174,46 euroko aurrekontua izango duen proiektu baten bitartez.

Altui auzoa Luiaondoko mugan kokatuta dago. Orain arte mendietako iturbegietatik jasotzen zuten ura. Udalak aurkeztutako proiektu honen arabera, Altuin bizi diren herritarrek Txirrita kaletik izango dute Udal-sarearekin konexioa.

Udalaren Gobernu Batzordeak prentsa ohar baten bitartez azaldu duenez, Altuiko gunera Udal erabilerako ura eramatea erabaki du, 45.174,46 euroko aurrekontua izango duen proiektu baten bitartez.

 

Altui auzoak, Luiaondoko mugan kokaturik, orain arte mendietako iturbegietatik jasotzen zuen ura. Udalak aurkeztutako proiektu honen arabera, Altuin bizi diren herritarrek Txirrita kaletik izango dute Udal-sarearekin koneksioa.

 

Neurri honen bitartez, udalak urteetako eskari bati egin nahi dio aurre. Izan ere, oraindik herriko bi gunek ez zuten Udal partzuergoko urik jasotzen, Ermu eta Altui. Ermuko proiektua aurreko hilabeteetan aurrera atera zen, eta Altuikoa zen aurrera ateratzeko falta zen bakarra.

 

Printzipioz, Arabako Aldundiaren baimen batzuk falta dira, errepide sailarenak hain zuzen ere. Ondoren, lanen adjudikazio prozesuarekin hastea espero da. Udal Batzordeko ordezkariak azaldu duenez, lanak ez dute aparteko zailtasunik, eta printzipioz, urte honetan Altuira ura iristea espero da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide