16 herritar kontratatuko dituzte udala eta SARTU elkartearen arteko akordioa medio

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2013ko mai. 14a, 08:00

Amurrioko Udalak SARTU ARABA Elkartearekin akordio bat sinatu egin du, herriko langabetuen artean lan egiteko aukerak sustatzeko asmoz. “Erabilera Publikoko herri eta natural eremuen mantenua” programak 16 pertsonentzako formazio etapa bat eta 6 hilabeteko kontratu profesional bat izango ditu.

Amurrioko Udalak SARTU ARABA Elkartearekin akordio bat sinatu egin du, herriko langabetuen artean lan egiteko aukerak sustatzeko asmoz. “Erabilera Publikoko herri eta natural eremuen mantenua” programak 16 pertsonentzako formazio etapa bat eta 6 hilabeteko kontratu profesional bat izango ditu. Programa honetan parte hartzeko asmoa dutenek ondorengo baldintza hauek bete egin beharko dituzte: Gutxienez 4 urtez Amurrion erroldaturik egon izana, Lanbiden gutxieneko 18 hilabeteko aintzinarokotasuna izatea, eta gutxienez urtebeteko lan esperientzia izatea etxegintza, industria, edo industriarekin zerikusia duten zerbitzuen sektoreetan, horien artean ingurugiroarekin loturiko zerbitzuak.

Programa horren lan eskaintza Amurrion Euskal Lan zerbitzua-Lanbidek daukan bulegoan argitaratu egingo da. Baldintzak betetzen dituzten interesdunen kopurua eskainitako lan postuak baino handiagoa izanez gero, hautaketa prozesu bat egingo da.

Izen emate epea maiatzaren 15ean hasiko da, eta maiatzaren 28an izango du bukaera. Amurrioko Lanbide bulegoaren harrera zerbitzua astelehenetik ostiralera eskaintzen da, 8:30etatik 14:00etara. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide