Udalak prentsa ohar batetan adierazi duenez, aste honetan ikerketa lanen behin-behineko emaitzak aurkeztu egin dira, udaleko lan osasun eta segurantza komisioaren barruan. Udal batzordeko bozeramaileak adierazi duenez, ikerketa hauek, Novatek enpresaren bitartez burutu dira, eta udalarenak diren hainbat eraikin eta lan esparruen inguruko miaketa zorrotza egin da. Oraindik emaitza hauek behin-behinekoak badira ere, baliagarriak izango dira Amiantoak sortutako arazoei aurre egiteko.
Ikerketa hauek, Udalak gai honen inguruan daukan interesak eta osasun eta segurantza komisioetan Amiantoaren inguruan egin diren hausnarketak bultzatuta egin direla azaldu du. Honez gain, Udnalak, Amiatoaren inguruan legeak ezarritako neurri guztiak betetzen ari dituela gogoratu du.