Tradizioaren egutegiak agintzen duen bezala, aurten, 2013ko maiatzaren 15ean, San Isidro azoka ospatu egingo da. Azoka horren antolaketa modu eraginkor batean bideratzeko, Aiarako Udalak, bere Web atarian, azokan parte hartzeko Oinarriak eta Eskabide eredua argitaratu egin ditu.
Argitaratutako oinarrien arabera, azokan parte hartzeko epea apirilaren 8tik maiatzaren 6ra arte irekita egongo da, bi egun horiek izen emate prozesuaren barne egonik.
Horrez gain, artisau bakoitzak gehienez 2 kiosko erabiltzeko aukera izango du (Kiosko bakoitzak 2 m inguruko zabalera izango duelarik). Kiosko horiek Aiarako Udalak, Vital Kutxaren laguntzarekin, ipini egingo ditu. Kiosko bakoitza erabili ahal izateko, 10 Euro ordaindu egingo beharko dira. Berezko kioskoa eramango duten artisauek, beren erakusmahaia 2 m ingurukoa izan behar dela kontutan izan beharko dute. Azkenengo hauek ere diru kopuru berdina ordaindu egin beharko dute beren kioskoa aurkezteagatik. Azokan parte hartzeko ordaindu beharreko diru kopuruak Kutxabank-eko ondorengo kontuan ordaindu egin beharko dira: 2095 3258 23 1095221627.
Oinarri horietan ere erakusketaren ordutegia zehazten da; izan ere, erakutsi egingo diren produktuak goizeko 9:00tarako egon beharko dute ipiniak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Aurretik komentatutako oinarrietan zehaztutako irizpideetaz gain, artisauek hainbat dokumentu aurkeztu egin beharko dituzte.
Alde batetik, Eskabide orria, artisauak berak egina. Dokumentu horretan, erakusketariaren edo taldearen izena, bere helbide pertsonala, harremanetarako telefonoa, postuaren dedikazioa eta Nekazaritza Ekologikoaren Erregistro Ofizial batetan inskribaturik dagoen zehaztu egin beharko da.
Bestetik, eta erakusketa mahaiaren arira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Erregistroko ziurtagiriaren fotokopia, elikagaiak manipulatzeko txartelaren fotokopia eta ordainketaren frogagiriak aurkeztu egin beharko dira.
Dokumentazio guzti hau udaletxean aurkeztu egin beharko da, aurrez aurre, posta arrun bidez, posta elektroniko bitartez (info.aiarakoudala.com) edo fax bidez (945399331).