2013 urtean zehar eta datozenetarako San Jose Auzoan hainbat obra jarduera egingo dira: trafiko-moldaketa, oztopoko arkitektonikoak kentzea eta instalazioak erabat aldatzea (ura, saneamendua, argindarra, kaleko argia, hiri-altzariak, etab. ).
Lan hauek, herritarren ekarpenen bitartez modu egokiago batean bideratzea espero du Udalak, eta horretarako orain arte hainbat bilera egin izan dituzte auzoko merkatari eta elkarteekin.
Amurrioko Udalak hedabide honetara bidalitako ohar batetan adierazi duenez, martxoaren 22an, ostirala, elizaren arkupeetan San Joseko auzokideekin bildu egingo dira. Bilera honek 16:30etan izango du hasiera, eta 19:30etararte luzatu egingo da. Berton, auzokideek aukera izango dute proiektua ezagutzeko eta beharrezkoak ikusten diren ekarpena eta iradokizunak luzatzeko.