Aurten ere, bigarrengo aldiz, Hauspoa Elkarteak Memoria Historikoa eta bere inguruko hainbat gai jorratu egingo dituen hainbat ekitaldi ezberdin antolatu ditu. Ekitaldi guzti hauek martxoan zehar ospatu egingo dira arratsaldeko 19:30etan, elkarte antolatzaileak Aiara etorbidean daukan egoitzan hain zuzen ere.
Jardunaldi hauek, martxoaren 13an izando dute hasiera, gure eskualdeko historia hurbilena eta etorkizunik zuzenena mintzagai izango dituen hitzaldi-solasaldi batekin. “Aiaraldeko langile borroken historia. Iraganetik ikasiz etorkizunari aurre egiteko” izango da ekitaldi honen izenburua.Patxo Pozok emango du.
Martxoaren 14an, berriz, “El incidente de Teruel” liburua aurkeztua izango da. Liburu honek Gerra Zibilera hurbilduko gaitu, konkretuki Teruelgo frontera. Berton, liburuaren arabera, zientzilari errusiar eta alemanek diseinaturiko arma sekretu baten frogak egin omen ziren.
Martxoaren 20an, asteazkena, “Memoria Historikoa Alemanian” izeneko solasaldia egingo dute.