Espeleo Takomano espeleologo taldeak beren interneteko atarian argitaratu duenez, hilabete honetako otsailaren 9an, Landubiako kobazuloa ikertzen ari zirela, aurkikuntza garrantzitsua egin zuten.
Egun horretan, pasabide baxu bat oztopatzen zuen buztinezko sedimentuzko pareta txiki bat igarotzea lortu zuten, galeria sare berri bat aurkituz. Pasabide berri horietako bidegurutzeetako batetan, momento horretan koban zeuden bi ikerlariak banatzea erabaki eta bakoitzak bere kabuz ikuskaketarekin jarraitu zuen, batak iparraldera, eta besteak hegoalderantz joz. Erabakita zuten bezala, ordu erdiren ondoren, abiapuntuan aurkitu ziren, egindako aurkikuntzen berri elkarri emateko.
Iparralderuntz, pasabidea zabala da, pixkanaka-pixkanaka sedimentuarengatik altuera galduz, 60 zentimetroetako altuera eta 3 metrotako zabalera izan arte. 200 metroetako ibilbidearen ondoren, harri eta lur beltzen erorketa batek oztopatzen du aurrera igarotzea; Sarrera horretatik (gaur egun igaro ezina dena), hartzek sartu egiten ziren negua igarotzera. Bestalde, ipar pasabide horretan zehar, gutxienez hartzen 30 gotorleku, eta hartzen hezur ugari aurkitu dituzte. Hezur hauen artean aipagarria da buruhezur bat aurkitu izana.
Hegoalderuntz doan galerian berriz, aurrera joan ahala pasabideak zabalera hartzen doa. Norabide honetan, 200 metro igaro daitezke, buztinezko pareta batetan bukatu arte. Ikerlarien deskribapenaren arabera, zirrara handia sortzen duten hartzen hatzaparren arrastoak daude galeria honetako paretetan. Oinazeak ere egin berriak dirudite, naiz eta urte asko igaro den Gorobel Mendizerrako azkenengo hartzak ikusi zirenetik.