Besteak beste, taurobolio (gurtze objetu bat), txanponak eta burni zein berunezko tresna ezberdinak izango dira ikusgai Amurrioko udal esposaketa gunean. Esposaketa hau astelehenean izan ezik, asteko egun guztietan egongo da zabalik.
Ordutegiari dagokionez, asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita goizez, eta 17:00etatik 19:00etara arratsaldez. Asteburuko egunetan berriz, esposaketaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da.
Aintzin erromatar garaiko aztarnak.
Momenturarte elkarren artean bereizirik dauden hiru eraikin industu dira. Horietako batek oinplanta zuzena du, Mediterranear arkitekturan oso erabilia den patio zentralarekin.
Indusketa lanetan agertu izan diren elementu ezberdinek adierazten dutenez, badirudi bertako baliabideen ustiaketarako erabili izan zirela eraikin hauek. Arrasto guztiak burniaren ekoizpen eta eraldaketara eramaten badute ere, ez da komeni baztertzea inguruko biztanleria, edota bertatik igarotzen ziren Erromatar armadaren sailak elikagaiez hornituko zituen abeltzaintzarako erabili izan zirelaren hipotesia.
Aztarnategi horretan agertutako Alexandro Severo enperadorearen txanpon batek, K.O. 227 inguruan Elexazar martxan zegoela adierazten digu.