Aurreko urteko apirilean, Amurriok 2001etik egina zegoen mapa topografikoa eguneratzeari ekin zion. Bizilagunen laguntzarekin batera aurrera eraman den lan honen emaitza, Amurrioko bazter guztien izenak jasotzen dituen mapa batean izango da ikusgai.
Ekitaldia, arratsaldeko 18:30etan izango da, Katekesi aretoan. Bertan, lan kartografiko honetan aritu den Aialur enpresako hainbat kide izango dira. Beraiekin batera, Euskaltzaindiaren izenean izango den Felix Mugurutza ikerlariak ere hartuko du parte mapa berriaren aurkezpenean.
Amurrioko ingurune toponimikoa ezagutarazteko egin diren mapa berri hauek ezagutarazteaz gain, prezio sinboliko batean ipini egino dira eskuragarri.