"Stop Etxegabetzeak" elkarteak egoitza berria ireki du

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2013ko urt. 28a, 10:35

Eskualdeko etxegabetzeen aurkako elkarteak egoitza ireki du. Gaur egungo krisi testuinguruan, etxegabetze kasu ugari baitago. Arazo horri modu eraginkor batean aurre egiteko asmoz iaz elkartea sortu zuten. Orain, aldiz egoitza zabaldu dute Nerbioi kaleko 1 zenbakiko bosgarren C solairuan. Harrera Zerbitzua, udalaren lokal batean kokatu dute. Astelehen, asteazken eta ostiral arratsaldero 17:00etatik 19:00etara egongo dira bulegoan. Bertan, babes legalaz gain, laguntza psikologikoa ere eskaini egingo dute.

Gaur egun, bizi dugun krisiaren testuinguruan, kaleratze kasu ugari ematen ari dira. Arazo honi Laudion modu eraginkor batean aurre egiteko asmoz, iaz, Laudioko Stop Kaleratzeak elkartea sortu zen. Kolektibo honek, hedabide honi adierazi egin dion bezala, beren egoitza berria, Nerbioi kaleko 1.go zenbakiko 5. “C” solairuan dagoen udalaren lokal batean kokatu egin dute. Beren harrera ordutegia egoitza horretan izango da, astelehen, asteazken eta ostiral arratsaldero 17:00etatik 19:00etara. Bertan, babes legalaz gain, laguntza psikologikoa ere eskaini egingo dute.

 

San Blas azokako zozketa.

 

Horrez gain, plataforma honetako kideek adierazi dutenez, San Blas azokan, otsailaren 2an, zozketa bat burutu egingo dute, zozketan lortutako diruarekin elkartearentzako finantziazioa lortzeko, eta batez ere, arazoak dituzten familiei laguntza emateko.

 

Momentu hauetan Laudion, 5 kasu omen daude etxegabetzeekin harreman zuzena dutenak, baina Stop Kaleratzeak-eko kideek diotenez, uste baino jende gehiago joan egin zaie aholku bila.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide