Azkenaldian Autopistak izan dituen igoerak direla eta, Zuzenketa bat aurkeztu zen Arabako Biltzar Nagusietan 2013ko urtarrilaren 16an. Zuzenketa hau Bildu, EAJ, PSE eta EB-Ben aldeko bozkekin aurrera atera zen, PP alderdiaren aurkako bozken aurrean.
Zuzenketa honen bitartez, talde politiko ezberdinak biltzen dituen erakundeak, ondorengo neurriak eskatu dizkio Arabako Foru Aldundiari:
31/2012 Foru Dekretua bertan behera uztea. Dekretu honek baliorik gabe uzten zituen AP-68 erabiltzen zutenen laguntza ekonomiko guztiak. Horrekin batera, aurtengo aurrekontuetara begira, diru kopuru bat prestatzea erabiltzaileen laguntza horiei aurre egiteko, gutxienez 2012an jasotakoaren parekoa izango dena.
Diru laguntzen arazo hau modu egokiago batean bideratzeko, Foru Aldundiari Aiaraldeko Udalekin harreman zuzenago bat izatea , informazio gehiago emanez udalei, eta erabakiak hartzerako orduan udalen parte hartzea bermatuz.
Azkenik, AP-68aren kudeaketa Euskal Erakundeen esku ipintzea, horrek onura handiak izango zituelako bai bere kudeaketaren eraginkortasunean, zein prezio eta laguntza politika egoki bat bideratzerako orduan.