Aztarna aldizkariak ale berria argitaratu du

Jadanik eskuragarri dago Aiaraldeko etnografia aldizkariak argitaratu duen azkeneko alea, ohiko banatze puntuetan eskura daitekelarik: Urduña, Amurrio eta Orozkoko kioskoetan, Amurrioko estankoan, Sanz liburudendan, Lezamako Bideko jatetxean, Artziniegako okindegia, Artziniegako dorrea edota Maroñoko Guzurtegi jatetxean, besteak beste.

 

Jadanik eskuragarri dago Aiaraldeko etnografia aldizkariak argitaratu duen azkeneko alea, ohiko banatze puntuetan eskura daitekelarik: Urduña, Amurrio eta Orozkoko kioskoetan, Amurrioko estankoan, Sanz liburudendan, Lezamako Bideko jatetxean, Artziniegako okindegia, Artziniegako dorrea edota Maroñoko Guzurtegi jatetxean, besteak beste.

 

Aztarna aldizkariaren 43. Ale honek, gure eskualdeko etnografia, historia eta kultur ondarea ikertu eta zabaltzeko asmoz jaio zen, eta helburu hori betetzeko asmoz, hainbat gai jorratu egingo ditu oraingo honetan. Gai hauen artean arreta berezia izango dute ondorengo hauek: Francisco de Mendieta aiarar unibertsalaren bizimotza ezezagun eta liluragarria Jabier Aspuruk jasoa, Zartuña, Enkarterriko lurren artean kokaturik dagoen Aiaraldeko lur eremu bakarra Jesus Mari Garayoren eskutik ezagutarazi egingo dena, eta azkenik, Miguel Martín Zurimendik jasotako aurreko mendeko 50. hamarkadan Aiaraldean egiten zen motor txapelketaren nondik-norakoak.

 

Gaitegia honako hau da:

 

IRITZIA

 

URDUÑAKO MENDIEN IZENAK ETA BEREN BESTE IZENAK

Salvador Velilla Córdoba.

 

ZARTUÑA, OKONDON.

Jesús Mari Garayo.

 

PIO BAROJA AIARAN

Gontzal Oribe Bárcena.

 

1832KO AMURRIOKO HAUTESKUNDE AKTA.

Mariano Hernández Lorenzo.

 

HERRIAK POSIBLE DIRA.

Benjamín Respaldiza.

 

CAYETANO DE PALACIO Y SALAZAR, URDUÑAKO ILUSTRATU BAT.

José Ignacio Salazar Arechalde.

 

UDAZKENA.

Serapio López Ortueta.

 

BASERRIKO BAZTERRA.

Luiso López.

 

AMURRIOKO BIZTANLERIAREN ZENTSU ETA ERROLDAK 1925-1938.

Ramón Zurimendi.

 

MOTOR ETA ZEZENEN HISTORIAK-1951KO ABUZTUA. MOTOR GYMKHANAK AMURRION ETA GIDARIEN ZEZENKETAK.

Miguel Martín Zurimendi.

 

NABARDUN GURPILEN EKOIZPENA.

Luis Padura eta Goretti Mendia.

 

FRANCISCO DE MENDIETA, AIARAR UNIBERTSAL BATEN BIZITZA.

Jabier Aspuru

 

OROIMENERAKO ARGAZKIAK.

Conchi Aguillo eta Daniel Landaluze.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide