Cuadrabus enpresak Zamorako garraioa kudeatu eta berriztatzeaz arduratu egingo da

Berriki egin izan den lehiaketaren ondoren, Amurrion bere egoitza duen enpresa honen eskaintzak 10 urterako kontratu bat lortu du Gaztela eta Leongo Erkidegoko Zamora hiriko garraioaz arduratzeko. Eskaintza honek hiriko garraio sare guztia berritzea dauka helburu, eta gainera, berriztapen honekin hiriak urtero 150.000 euro aurreztea espero da.

 

Berriki egin izan den lehiaketaren ondoren, Amurrion bere egoitza duen enpresa honen eskaintzak 10 urterako kontratu bat lortu du Gaztela eta Leongo Erkidegoko Zamora hiriko garraioaz arduratzeko. Eskaintza honek hiriko garraio sare guztia berritzea dauka helburu, eta gainera, berriztapen honekin hiriak urtero 150.000 euro aurreztea espero da.

 

Garraio sistemaren berriztapen proiektu horren barruan autobus berriak, erabat informatizatuak eta mugikortasun arazoak dituztenen pertsonentzako prestatuak sartuko dira. Ibilgailu berri horietaz gain, pantaila elektronikodun markesina berriak egingo dira, erabiltzaileentzako erosoago eta erabilgarriagoak izatea espero direnak.

 

Berrikuntza horietaz gain, Cuadrabusek orain arte erabilitako ibilgailuak aldatu egingo ditu, teknologia berrienak dituzten autobus berriengatik ordezkatuz. Ibilgailu hauek ere igo zein jaistea erraztuko duten  hobekuntzak izango dituzte.

 

Zamorako garraio sistemaren berrikuntza hauek Aste Santurako martxan egotea espero dira.

 

Cuadrabus enpresak 40 urte baino gehiagoko esperientzia dauka garraioaren sektorean, eta 2012 urteko Garraioaren enpresa izendatua izan zen. Joan den urteko azaroan Arabako Foru Aldundiaren Lazarraga saria jaso izan zuen euskararen alde egindako lanarengatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide