Apill-ek gabonetako kanpaina aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2012ko abe. 10a, 12:50

Herriko merkatarien elkarteak (APILL) gabonetako kanpaina abiatu du. Prentsa oharrean adierazi duenez ekitaldi ugari egingo dituzte. Abenduaren 11 eta 21 artean, esaterako, Olentzerok etxeetara deitzeko zerbitzua martxan egongo da. Inskripizio txartelak elkarte hauetan banatuko dira abenduaren 10etik aurrera, eta Apilleko postontzian utzi beharko dira hilaren 19a baino lehen, Olentzeroren deia jaso ahal izateko.

XIX. erakusleiho txapelketa

Apill-ek, prentsa ohar batean adierazi duenez, ondorengo ekimen hauek ipiniko ditu martxan Gabonetarako:

 

-Abenduaren 11 eta 21 artean, Olentzerok etxeetara deitzeko zerbitzua martxan egongo da. Inskripizio txartelak elkarte hauetan banatuko dira abenduaren 10etik aurrera, eta Apilleko postontzian utzi beharko dira hilaren 19a baino lehen, Olentzeroren deia jaso ahal izateko.

 

-Abenduaren 10etik aurrera, abian izango da XIX. Erakusleiho txapelketa. Aurtengo edizioan, 23 partaide izango dira, irabazlea zehazteko erabakian epaile tekniko baten zein herritarren iritziek kontutan hartuko direlarik.

 

Herritarrek gustoko duten erakuslehioa bozkatu ahal izango dute, abenduaren 10ean herriko buzoietan utziko den eskuhorrien bitartez, edota abenduko bigarren hamabostaldian agertuko den ZUIN-aren bitartez. Bozkak Apill elkarteko postontzian (Zumalakarregi, 33) edota Laudioko Udaletxean utzi ahal izango dira abenduaren 18rarte. Bozketa prozesu honetako partaideen artean 5 Arabako merkataritza txartel (TCA) zozketatu egingo dira, horietako bakoitzak 100 euroko saldoa daukalarik.

 

Hauek dira txapelketan parte hartuko dutenak:

 

-Almacenes Álava.

-Calzados Zantzu

-Ez&Bai

-Gorostidi.

-Herboristeria Lur

-Joyería Lambarri.

-Kaskibel.

-Kukuma.

-Luyando Optikoak.

-Modas Can-Can.

-Modimel.

-Monai.

-Okindegia Iza.

-Óptica Luyando.

-Dastaketa.

-Irusta Perfumería.

-Loli Perfumería.

-Ana Mari Arraindegia.

-Tapicería Juan.

-Trenpea (Ezka)

-Trenpea (Maestro Elorza).

-Txikitas Mercería y Complementos.

-Tximeleta.

 

-Horretaz gain, lehen aipatutako TCA txartelen erabiltzaileen artean zozketak egingo dira. Abendu osoan zehar zozketak egingo dira, horretarako, 10 euro baino gehiagoko erosketa egin beharko da, Arabako Merkataritza Txartela duten Laudioko 80 baino negozio gehiagotan. Laudioko “Beldui Santi Victoris et Sant Jacobi” txakoli bitsu botilak zozketatuak izango dira.

 

-Gurutze Gorriaren kanpainia. Apilleko 33 kidek Gurutze Gorriarekin elkarlanean ari dira, “Orain, inoiz baino +” ekimenarekin.

 

Abenduaren 3tik urtarrilaren 18ra, Apilleko 33 kideen egoitzek Gurutze Gorriaren laguntzarekin, itzulapikoak ipiniko dituzte bezeroen donazioak jasotzeko. Horretaz gain ere, haurrentzako materiala (sehaskak, haurrentzako aulkiak…) jasoko dute.

 

Ekimen honen helburua, gure inguruan arrisku ekonomiko larrian bizi diren pertsonei laguntzea da; beren kide guztiak langabezian dituzten familiak, pobrezian bizi diren umeak, etxerik gabe bizi diren pertsonak, langabezian bizi diren gazteak… Laguntza hau batez ere Laudio mailako kaltetuentzat izango da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide