Aurten, bigarren urtez, Bai Euskarari ziurtagiriak Arabako Foru Aldundiarekin batera Lazarraga sariarekin saritu izan ditu euskararen sustapena eta normalkuntzaren alde beren esparruan lan egin izan duten erakunde zein enpresak. Guztira, lau entitate eta pertsona bat izan dira saria jaso dutenak, horien artean gure eskualdeko Gometegui eta Cuadrabus enpresak egon dira.
Cuadrabus garraio enpresak, euskara presentzia handiagoz eta modu egokiago batean erabiltzen duen entitatearen saria jaso du. Cuadrabusek aurrera daraman euskararen erabilera hori paisai linguistikoan nabaria da batez ere, helburu nagusi bezala bere instalazio guztietan elebitasuna zaintzea duelarik. Horretarako, hainbat neurrien artean, beren gidariak lanaldi orduetan euskara klaseak jasotzen dituzte.
Gure eskualdean saria jaso duen beste enpresa Gometegui izan da. Bere saria, Dokumentu ezberdinetan euskararen erabilera zein presentzia bermatzeagatik izan da. Izan ere, Gometeguiren idazkaritza teknikoak, lantegian zeuden beharrak ikusita euskararen erabilpenean, fitxa batzuk egin zituzten, non langileei beren betebeharrak euskaraz modu argi eta ulergarri batean azaltzen zitzaien. Ondorengo urratsa, Gometeguik sortutako fitxa horiek, lantegiaren inguruko heziketa zentruetan banatzea izango da, etorkizuneko enpresa horretako langileek formazio hori euskaraz jaso ahal izateko.
Beste sarituak.
Aipatutako bi entitate horietaz gain, Abel Enbeitiak, banakako moduan, Assa Ikastolak, eta Villa-Lucia izeneko ardoen zentro tematikoa ere izan dira sarituak. oroigarri bezala Lazarragaren idatziaren kopia bat eta egurrezko eskultura bat jaso dutelarik.
Aipatzekoa da ere, Amurrioko Autoeskola eta Arabako Txakolina enpresek euskararen normalkuntzaren alde egin izan duten lana, izan ere, sari hauek jasotzeko atarian gelditu dira. Beraientzat izan da euskararen alde egindako lana aitortu duen diploma.