Azaroaren 25a, egutegian markatutako eguna izan zen, konkretuki Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Egun honek, emakumearen kontrako edozein motatako indarkeria gaitzetsi egin behar dela eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasun handiagoren alde lan egiten jarraitu behar dela gogorazteko balio izan zuen.
Egun horretan egin izan ziren ekimenetaz haratago, Laudioko Udalak eta esparru honetan diharduten eragile ezberdinek hainbat ekimen prestatu ditu aste honetarako, aurretik aipatutako helburuak herriko gizartean hobeto errotu daitezen. Hau da ekimen horien zerrenda.
-Azaroaren 27an, asteartea. Bideo-foruma: “NAGORE” filme-dokumentala. Egilea Helena Taberna. 18:30etan Kultura Etxean. Sarrera doan aforo abete arte. Horretaz gain, Euren, BELDUR BARIK 2012 jarrera erakusteko errodaje-tailerretan parte hartu eta filma laburrak sortu dituzten Laudio eta Amurrioko neska eta mutilek prestatutako laburmetraiak proiektatuko dira.
-Azaroak 28, asteazkena. “GURE GORPUTZAREN JABE!” Tailerra. Sistema kapitalista-patriarkalak gure gorputzekiko eragozpen, oztopo eta mugalerroak aztertuko dira tailer honetan. 18:30etan Kultura Etxean. Doanik. Inskripzioak Berdintasunerako Zerbitzuan: 944034850. Euskaraz.
-Azaroak 29, osteguna. Virginia Imaz-en “MODELO CLOWNTRAPUBLICITARIA” Clown parodia, publizitatean emakume eredu desberdinen inguruan. 18:30etan LHUIn. Doan. 15 urtetik gorakoentzat.
-Azaroak 30, ostirala. Askari solasaldia, “GIZONAK EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKA”, Ekitaldi ludikoa eta gogoeta egiteko mahai-ingurua. Helburu bezala, gizonok geure gain hartu behar ditugun konpromisoen gainean gure gizartea odoluzten ari den tragedia hau moztea, gizarte eredu patriarkal hori aldatuz, berdintasuna eta aitorpenaren aldeko printzipioetatik abiatuta. 19:00etan Herriko Plazazo Areto Anitzeko Gelan. Ekimen honen Antolatzailea Biok/Berdintasunerako herriko gizonen taldea izango da. Gaztelaniaz