Urtero bezala, aurten ere Laudio, Orozko, eta inguruetako herritarrek Jon Pagazaurtundua Isusi militante abertzale gazteari omenaldia eskeini egingo diote, izan ere, data horietan, 1973ko azaroaren 28an, galdu baitzuen bizia.
Jon Pagazaurtundua, “Pagaza” goitizenez ezagutua 19 urte besterik ez zeuzkan, Joxe Etxeberriarekin batera Areetako Lope de Vega kalean esku artean zuten lehergailua eztanda egin eta bi ETA kideen biziak betirako eraman zituenean.
Jonen heriotza ustekabe handikoa izan zen Laudion, non askok ez zuten bere militantzia politikoa ezagutzen. Frankismoaren azkenengo urteak ziren, eta Txalaparta argitaletxeak argitaratutako Euskadi ta Askatasuna liburu bilduman ageri den bezala, nahiz eta urte askotan zehar herriko elizan laguntzen ibili zen, Guardia Zibilak bere aldeko meza eta bere izenaren aipamenik txikiena egitea ere galarazi zuen.
Jon Pagazaurtundua oroitzeko ekitaldiak.
Aurten ere, militante gaztea omentzeko hainbat ekitaldi antolatu dira, abenduaren 2an burutu egingo direnak. Goizeko 8etan, Laudioko Herriko Plazatik Santa Marinara abiatuko den Mendi Ibilaldia hasiko da, Orozkon bukaera izango duena. Eguerdiko 13:00etan, eta Mendi Ibiladia bukatu ostean, Orozkoko plazan omenaldi bat, eta hilerrian agurra eskeiniko zaio Jon Pagazaurtunduari".