Uren garbiketa eta osasunbide plana garatuko du eskualdean Ur Partzuergoak

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2012ko aza. 12a, 07:30

Prentsa ohar batean adierazi duen bezala, proiektu honen helburu nagusiak eskualdeko baliabide hidrikoak babestea eta hobetzea izango liratezke.

 

Prentsa ohar batean adierazi duen bezala, proiektu honen helburu nagusiak eskualdeko baliabide hidrikoak babestea eta hobetzea izango liratezke.

 

Helburu horiek lortzeko, urak garbitu eta tratatu egingo dira ibaiek jasoko dituzten isurketak kalitate onekoak izateko. Horrek azpiegitura lan batzuk egitea suposatuko du, konkretuki, ondorengo hauek:

 

1.-Herrietako isurketak garraiatzeko sarea baten garapena.

2.-Zazpi gordailu aurregarbiketa egiteko eta araze-tokietako ur sarrera zaintzeko.

3.-Ur kutsatuen bonbeo geltokiak (EDAR) Luxaondon eta Aretan.

4.-Teknologia berriko hiru araztegi berri: Markixanako EDAR, Amurrio eta Aiarako urak zainduko dituena. Basaurbeko EDAR, Laudio eta Orozkoko uren ardura izango duena, eta Urtabeko EDAR, Artzeniegan.

5.-Sistema orokorretan sarturik egongo ez diren eremuetan erantzun autonomoak emango dira.

 

Plangintza honek, 90 milioi eurokoa, oraindik ingurugiroan sortuko duen kalteen ebaluazio fasean dago, eta ondorengo erakunde hauen babesa jaso du:

 

-Eusko Jaurlaritza, URA-ren bitartez (Euskal uren agentzia).

-Estatuaren Administrazioa.

-Arabako Foru Aldundia.

-Kantauriko Urkidetza, Udal ezberdinak batzen dituena.

 

Ur Partzuergoaren oharrak adierazi duenez, honelako planen bitartez, gure ibaietan bainatzea, arrantza egitea, edota fauna eta flora berreskuratzea geroz eta hurbilago izango ditugu.

 

Argazki lehiaketa

 

Plan honi buruzko informazioa herritarrei postaz bidaliko zaie. Horrez gain, Laudion, Amurrion, Luxaondon eta Artzeniegan informazio panel ezberdinak ipiniko dira.

 

Herritarrak proiektu honetan zertxobait murgiltzeko asmoarekin, Ur Partzuergoak ere argazki lehiaketa bat antolatu du, txapelketaren gai nagusia gure ibaiak direlarik.

 

Bainatzen, jolasten edota gure ibaiek eskaintzen duten paisaietaz gozatzen agertzen den jendearen argazkiak jaso egingo dira kantaurikokidetza.net webgunean. Bertara iritsitako lehenengo ehun argazkiek etxeko ura aurrezteko gailu bat jasoko dute sari bezala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide