Untzuetako gazteluan XIII.mendeko 34 katapulta bola aurkitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2012ko urr. 25a, 07:00

Orozkoko erliebeak kobazulo asko ditu, baina gutxik ezagutzen dituzte Espeleotakomano taldeak bezain ondo. Azken urteetan Untzueta mendian kokaturik dagoen Lezeagako koba ikertzen ibili dira, eta arkeologikoki zein espeleologikoki interesgarriak diren haibat aurkikuntza egin  dituzte. Besteak beste, ikerlariek XIII.mendeko gazteluaren setioan jaurtitutako katapulten 34 harrizko proiektil topatu dituzte, dolina baten bidez Lezeagako kobara heldutakoak.

Orozkoko erliebea kobazulo asko ditu, baina gutxiek ezagutzen dituzte horren ondo Espeleotakomano taldea bezala. Azken urteetan Untzueta mendian kokaturik dagoen Lezeagako koba ikertzen ibili dira, eta bertan arkeologikoki, zein espeleologiaren alorrean interesgarriak diren haibat aurkikuntza egin izan dituzte.

 

Lezeagako Koba 1960eko maiatzaren 15ean Bizkaiko Espeleologi taldeak bisitatu egin zuen, ondoren 1985ean, talde horrek berak argitaratutako Bizkaiko Haitzuloen katalogoan aipatzeko. Publikazio horren arabera, Lezeagaz gain, zonalde horretan ere bada beste koba bat, Erreketako Kobie.

 

2010eko irailean, Espeleotakomano taldekoek Lezeaga ikertzeari ekin zioten (taldeko kide batek gaztetako abenturetatik gogoratzen zuen bere kokapena), emaitza interesgarriak lortuz. 

 

Oraindik aukera eta zalantza asko gordetzen baditu ere, koba honek1429 m.tako garapen topografikoko eta 116 m.tako desnibela daukala ikusi dute. Horretaz gain, bisitari aitzindarien 1914ko graffittiak, Chuzango handiak, potentzial arkeologiko-paleontologiko handiko erlaitzak, zein Untzuetako Gazteluaren aurka jaurtitako harri-bolak aurkitu egin dituzte.

 

Harrizko bolak eta jentil eta lamien inguruko kondairak.

 

Espeleotakomano taldeko ikerlariek XIII. Mendeko gazteluaren setioan jaurtitako katapulten 34 harrizko proiektil topatu izan dituzte, dolina baten bitartez Lezeagako kobara heldutakoak.

 

Harrizko bola hauek, Pedro I.a Krudela Erregearen agintaldian izan zen Untzutako gazteluaren gaineko azkeneko setioan erabili izan ziren, non katapulta edo trabukete izeneko setio-tresna bat erabili zuten. Dena den, Untzuetako inguruan ageritu izan diren harrizko bola hauen inguruan jentilen inguruko kondaira ezberdinak jaso izan dira kobaren inguruetan.

 

Orozko eta Arakaldo artean, kontatzen zenez, boloetara jokatzen omen zuten jentilek harrizko bolekin. Urdiolan (Kukutza mendiaren parean), badira bizpahiru harrizko bola oso handiak kondairak dioenez, erori omen zitzaiena mendien artetik. Orozko aldean berriz, oso zabalduta zegoen kondaira batek esaten zuen Jentil batzuek Santa Marina eta Untzueta mendietan kokatzen zirela, eta bertatik boloetara jolasten zutela harrizko bola handiekin.

 

Harrien inguruko kondairaz aparte, Lezeagako kobak ere baditu lamien inguruko kondairak. Jasoak izan diren kondairen arabera badirudi Lezeagan bazirela lamiak, koban bizi zirenak, eta kondairaren arabera badirudi inguruan dagoen baserri bateko neskato bat bahitua izan zela.

 

Oraindik ez da lamien arrastorik topatu, baina dudarik ez dago kondaira guzti honek izaera puntu magikoago bat ematen diola espeleologo hauekin esker-honekoa izan den Lezeagako kobari.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide