Herriko albisteak euskara hutsean eskaintzen dituen aldizkariak 16 urte bete ditu aurtengo udan. Hori ospatzeko ekitaldi berezi bat prestatu dute, non bertsolaritzak berebiziko garrantzia izango duen, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinaren parte hartzearekin.
Ekitaldia arriaren 26an, ostirala izango da, 21:00etan Zubiaur-eko eskolan. Sarrerak 25 eurogatik eskura daitezke Herriko Plazan kokaturik dagoen Zubiaur kafetegian.