Lau asteburu jarraietan burutuko egingo dira, eta Museoak antolatuko Mendi-txango gidatuen bitartez, herriko ondarea, zein historia, hobeto ezagutzeko aukera emango dute.
Hauxe da Jardunaldi hauetarako prestatu egin den programazioa:
Azaroaren 4eko txangoarekin hasiera emango zaie jardunaldiei, egun horretan Oderiaga mendiko Errota-harriak, eta Austigarmin, Ubizieta eta Okulugortako larreak bisitatu egingo dira.
Azaroaren 11an, Ibarra, Zaloa eta Urigoitiko ondare arkitektonikoa erakusgai izango duen ibilaldi gidatua egingo da. Gune hauen historia ere azaldu egingo da, izan ere, Erdi Aroan izan zuten sorrera.
Hilaren 18an berriz, Santa Marina izango da ikusgai. Bertan kristautasunaren aurretik egin izan ziren errituak eta jentilen inguruko kondairak azaldu egingo dira. Baita ere oraindik aztertu egin gabeko Larragorriko gazteluaren aztarnak izango dira ikusgai.
Bukatzeko, 25ean, Askorriganeko kanalaren bisitarekin (Itzina azpian), bukatu egingo dira aurtengo Mendi Jardunaldiak.
Bisita gidatu guzti hauek hasierako Elkartze-Gunea izango dute beti goizeko 9:30etan Orozkoko Museoan. Hizlariak, Aunia Elkarteko Juanjo Hidalgo eta Felix Mugurutza izango dira.
Bisita gidatu hauek doakoak izango dira, plaza mugatuekin. Edozein informazio zein plazen erreserbarako Orozkoko Museoan edota ondorengo helbideetan eska daitezke: 946339823 telefonoan, zein museoa.orozko@bizkaia.org posta elektronikoan.