Urriaren 21 eta 27rako Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu ditu, Erdi Aroaren bukaerako bizkaitarren bizimodua ekarri egingo dituena gogora. Ekimen honek Orozkoko museoan izango du bere abiapuntua goizeko 9:30etan, aurretik aipatutako bi egunetan.
Urriaren 21ean, herriko ondarea ezagutzeko aukera egongo da, Muruetako San Joan eliza eta Torrelanda auzora egingo den bisita gidatuaren bitartez.
Urriaren 27an berriz, euskal baserrien funtzionamendua ezagutu ahal izango da, 500 urte luzeko historia duten Aspergorta baserriaren hormen artean.
Jardunaldi hauetara joateko asmoa dutenek izena eman beharko dute, Museoan bertan, telefonoz (946339823) edo hurrengo helbidean, museoa.orozko@bizkaia.org