Sindikatuak hedabideetara zabaldutako ohar batean adierazi duenez, enpresak gaur egun ordaindu gabe dauden soldata horietaz gain, ez du aurreikusten ondorengo hilabetetako nominak ordaintzerik izango duenik, enpresak gastu horiei aurre egiteko dirurik ez omen duelako.
Azkenaldiko egoera.
Ohar honen arabera, enpresa honetan denbora daramate barne-gatazkekin: Azkeneko lau urteetan, 7 lankide kanporatuak izan dira, ERE bat jasan izan dute, eta baita soldata murrizketak egin izan dituzte. Guzti hau lan baldintzen inolako hobekuntzarik ikusi gabe.
Egoera guzti hau jasangaitza bihurtzen ari dela adierazi du LAB-ek, erantzunkizun guztia bazkide eta gerentziaren gestio txarrari leporatu ondoren.