Orozkoko Museoak eta Itxina Abeltzainen Elkarteak antolatuta, Gorbeialdeko arkeologia zein ingurumenak izango dira aztergai Gorbeialdeko jardunaldietan, irailaren 14 eta 21ean. Jardunaldi hauek Orozkoko Museoan ospatuko dira arratsaldeko 19etatik aurrera.
Egun hauetan, bi hitzaldi ospatu egingo dira. Lehenengoa, 14ean ospatu egingo dena, Agiri Arkeologia Taldeko arkeologo baten eskutik eskeiniko da, eta honako hau izango du izenburu bezala Orozkoko udalerriko Historiaurreko Ondarea: Azkenaldiko ikerkuntzen emaitzak Kurtzeganeko Menhirrean eta Gorbeiako Estazio Megalitikoko Trikuharrien inguruan.
Irailaren 21ean, Eusko Jaurlaritzako Bioanistazun eta Ingurugiroko Zuzendaria den German Alonso Camposek ondorengo gaiaz arituko da: Bioaniztasunaren babesa Gorbeiako Natura 2000 esparruan, artzaintza tradizionalaren bitartez.