Pozako Andra Mari baselizaren irekiera eta VIII. Mendi Martxa izango dira Lendoñobeitin irailaren 8 eta 9an.

Badira hainbat urte Lendoñobeitiko biztanleek bere ondare historiko eta kulturala zaintzen hasi zirenetik. Honela, eliza, errota, iturriak, bideak, zubiak edota dorrea, lan handi bati esker sasietatik eta denborak eragindako kalteetatik salbatuak izan dira.

 

Badira hainbat urte Lendoñobeitiko biztanleek bere ondare historiko eta kulturala zaintzen hasi zirenetik. Honela, eliza, errota, iturriak, bideak, zubiak edota dorrea, lan handi bati esker sasietatik eta denborak eragindako kalteetatik salbatuak izan dira.

 

            Aipatzekoa da zentzu horretan, Pozako Andra Mari baselizan egin izan den lana, izan ere, Lendoñobeitiko biztanleek beren kofradiarekin batera, ermita honetako barrukaldea berreskuratu egin dute. Poza Lizentziadun ospetsuari izena emango zion ermita honen berreskurapen lan hau, Artziniegako Fernando Ureta margolariak mural batekin aberastu egin du, eraikinaren atzeko aldean egin izan dena. Egileak aipatu egin duenez, erronka handia izan da lan hau gauzatzea, dena den, Fernando Uretak bazuen lan honetan esperientzia, Artzeniagako museo etnografikoko lanean erakutsi izan zuen bezala.

 

            Irailaren 8an, arratsaldeko 18etan, meza eta erromeria batekin ireki egingo da, eta bertaratzen diren guztiek, mural berriaz gain herri honek bere ondarea berreskuratzeko egin duen lana ikusi eta lan horren emaitzaz gozatzeko aukera izango dute.

 

 

VIII. Mendi Martxa 9an.

 

            Kulturaz gain, mendia maite dutenek ere badute asteburuan Lendoñobeitin beren zaletasunaz gozatzeko aukera, izan ere, irailaren 9an, igandea, Lendoñobeitiko VIII. Mendi ibilbidea izango da.

 

            Ibilaldi honek Lendoñobeitiko dorrean izango du hasiera goizeko 8:30tan, izen ematea egun berean eta txangoa hasi baino ordu erdi bat lehenago hasiko delarik.

 

            Martxa honek, 21 kilometrotako luzeera izango du, eta ibilbidea hurrengoko tokietatik igaroko da: Lendoñobeiti, Luxarburu, Ollargan gaina, Landetako gaina, Lendoñogoiti, Garondo, Belandia, Babio, Mendeika, Korozen, Llana Gaina eta Lendoñobeiti. Parte hartzaileen artean 8 pertsonentzako asteburu bat zozketatu egingo da Arteondo landa-etxean (Mendeika).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide