Abuztuaren 13an, astelehena, Tobalina familiak utzitako filme baten emanaldia egingo da Amurrioko Antzokian, Aztarna Kultur Elkartearen eskutik, arratsaldeko 20:00tatik aurrera.
20 minutuko proiekzio honek aukera paregabea eskeiniko digu Amurrioko irudi historiko ezberdinak ikusi ahal izateko dohainik, izan ere, 1927 eta 1945 urteen arteko irudiak izango dira ikusgai, irudi horiek musikarekin girotuta egongo direlarik.
El Reforren irekiera, frontoia...
Bideo emanaldi honetan batez ere irudi erlijiosoak izango dira ikusgai, Domundeko prozesioa, Aste Santuko irudiak eta Amurrioko apaizenak besteak beste, baina irudi horietaz gain badira ere Amurrioko hainbat leku esanguratsuetako irudiak, besteak beste, El reforren irekierako ekitaldiaren irudiak, frontoiaren irudiak, edota Amurrioko paisai ezberdinak.
Lehen aipatu bezala, proiekzioa, hurrengo asteleheneko, abuztuaren 13a, 20:00etatik aurrera Amurrioko Antzokian izango da.