Lurrikara hitza lurzoruak egiten dituen mugimendu sismikoei eta mugimendu horiek dituzten eraginei mugatu da beti. Baina, zergatik ez diogu hitz horri zentzua aldatzen?
Nire ustez lurrikarak senti ditzakegu gure bizitzako hainbat egoeratan. Maitemintzen garenean, adibidez, itzelezko lurrikara sortzen da gure barnean eta maitasun mugimendu horrek eragin handia dauka gure bizitzarekiko ikuspuntuan, dena kolorez ikusiko bagenu bezala.
Haserreak ere lurrikara bat sor dezake. Buruan dauzkagun sentimendu, pentsamendu edota kezkak ukitzen dizkigutenean gure umorea guztiz mugitzen da, barne-lurrikara sortuz. Azkenengo lurrikara eta nire ustez gogorrena, gure euskarri garrantzitsuena aldamenetik urruntzen digutenean, mugimendu horrek tristuraz betetzen dizkigu burua eta bihotza.
Beraz, lurrikarak ustekabean gertatzen diren mugimendu bortitzak eta gure barnean eragin handia dutenak dira niretzat.