Gure bizitza osoa ematen dugu zuloetan murgilduta. Batzuk zapore garratza daukate, lagun gutxi batzuei agur esan behar baitiegu. Besteak, berriz, beroak eta maitagarriak izaten dira.
Zulo garratzetan denbora gutxi igaro nahiko genuke, baina zaila izaten da iluntasun horretatik ateratzea benetan pentsatzen dugunean behar ditugun gauza guztiak zulo horretan aurkituko ditugula, eta ez gurean.
Zulo beroekin benetan maitemintzen gara, baina maitasun hori sentitzeko benetako sekretua norberak daukan sua gertu-gertutik ukitzea da. Behin ukituta hor bizi nahi izango duzu zure bizitza osoan, berotasunean.
Zulo garratz horietan ez erortzea ezinezkoa da. Beraz, horra jauzten garen bakoitzean gure eskuetan dagoen guztia egin behar dugu iluntasun horrek ez gaitzan irabaz. Zulo beroetan, berriz, etengabe erori nahiko genuke, ilargiraino eta buelta maitatzeko Pirritx eta Porrotxek bezala, baina hortxe erortzeko aukera gutxi daude, beraz aprobetxatu topatzen dituzunak.
Baina, zuk badakizu nire zulo gogokoena aurpegiaren eskuinaldean daukazuna dela!