Mozkortzen gaituzu baina beti joaten gara etxera bakarrik. Zure eskuak irekitzen dizkiguzu astebururo baina gaueko bostetan Antzokira bidaltze gaituzue. Gaua inoiz ez dela amaituko hitza ematen diguzu astebururo, baina lehenengo eguzki izpiekin etxera joan behar gara edo nola ez, Aldatz tabernara gosaltzera. Jasan ditugun jauzi ikusgarrietan egon zara lekuko bezala, barreak eutsi ezinean. Aje guzti-guztietan ere bai, kafe fuerte batekin lokartu ez gaitezen.
Diodan bezala gure bizitzan gertatu diren istorio askoren ikusle izan zaitugu, kasu batzuetan ere protagonista. Une batzuetan zuri esker pertsona ikaragarriak ezagutu ditugu, besteetan “ezagutzen” genituen pertsonekin benetako harremana sortu dugu. “Maite zaitut” urduri asko atera zaizkigu pentsatu gabe horma horien artean, baina agur mingarri asko jasan ditugu zurekin alboan. Horregatik, gurekin bizi izan dituzun gauza hauengatik eta asko gehiagorengatik… zer egingo nuke zu gabe ene Malekoi maitea!