Bihotz barkartien kluba

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Ulloa Téllez 2016ko aza. 10a, 00:00

Badaude mundutik magia daukaten pertsonak, zin  dagizuet. Nik neuk ikusi ditut. Noizbehinka gure bizitzetan agertzen dira jende arruntez mozorrotuta, inork ez dezan duten berezitasuna sumatu.

Bihotz bakartien klubean aurkitu daitezke gauero, esan ez zituzten hitzetan nahastuak, eta ukitu ez zituzten ezpainetan galduak.

Kontu handiz jo haien atea, aspaldi apurtu baizituzten eta ordutik inork ez baititu konpondu, ezta saiatu ere. Behin atea irekita, aztertu zehaztasunez  topatu ditzakezuen gauza guztiak, txikienak ere, sarritan gehien laguntzen gaituztenak izaten baitira. Laztandu itzazue haien arimak, ideiak, mundua ulertzeko moduak, inoiz ulertu ez dituzten kontraesanak... maitemindu zaitezte haietaz inoiz maitemindu ez zareten moduan, merezi du eta.

Gauza bat argi izan behar duzu bihotz bakartien klub honetan sartzerakoan; bakoitzak daukan iragana eta historia hor egongo dela beti, izaera jakintzaz baitute betea. Beraz, ez zaitez larritu, zure ostean egon diren maitaleek baitakite zure izena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide