Maite(mindu)

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Ulloa Téllez 2017ko api. 20a, 09:39

Maitemindu hitza entzuterakoan gauza xamurrak zein goxoak datozkigu burura. Sabelean tximeletak bagenitu bezala sentitzen garela diote, baita poztazun eta osotasun amaigabe batek inguratzen gaituela ere. Baina, non da poztasun eta osotasun amaigabe honen muga? Noizbait gelditu gara hitz honek daukan benetako esanahia aztertzen?

Hitz honek, amodioak gure bizitzan izango duen ibilbidea erakusten digu etengabe bere esanahiaren bitartez, baina guk inoiz ez diogu garrantzi handirik eman. Alde batetik, “maite” hitza sentimendu honek gugan daukan eraginarekin lotzen dugu. Gehienetan, maitemina idealizatzen dugu, betirako izango balitz bezala, inoiz hautsiko ez den harri gogor baten modura.  Beste batetik, hiztegiak dioenez, ”mina” barruan edota kanpoan senti dezakegun sentsazio samingarria da. Gehienetan, gauza hauskorrekin erlazionatzen dugu sentimendu hau. Geratzen ez diren lagunak, ustekabean joan diren batzuk… Baina, zein da zuretzat maitasunaren benetako esanahia?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide