[IRITZIA] Errebalidak bertan behera utzi

Erabiltzailearen aurpegia Ane Landeta 2017ko mai. 24a, 10:55

Tantaka jarraitzen dute inplementatzen Eusko Jaurlaritzako zein Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailek LOMCE legea. Ikasturte honetan LOMCEtik eratorritako errebalida guztiak (LH3-LH6-DBH4-Batxilergo 2) ari dira egiten. Guk hiru ikasturte daramatzagu planto jarrerarekin. Zergatik? Ebaluazioa ezin delako curriculumaren helburua bilakatu. Ikaslea soilik ebaluatzen delako, sistema guztia baloratu beharrean. Hezkuntza komunitatearen iritzia ez delako kontuan izan. Hizkuntza, matematika eta zientziak bakarrik neurtzen dituelako. Emaitzek ez dutelako emaitza akademikoetarako balioko. Arrotza, antipedagogikoa, atzerakoia eta segregatzailea delako.

Aiaraldean txalotzekoa izan da aurreko ikasturteetan eskola komunitateak izan duen plato jarrera. Aurten Zaraobeko DBH4ko ikasleak izan dira “aukeratuak” errebalida hau egiteko. Ikasleak, familiak, langileak eta gizartea prest dago planto egiteko. Zaraoben ere, Euskal Herriko beste hainbeste ikastetxeetan bezala, azterketa egunean ikasgelak hutsik agertuko dira. Eusko Jaurlaritzak Heziberriren bidez inposatu nahi digun LOMCE legeari aurre egingo diogu.

Hego Euskal Herriko gobernuek ausardiaz jokatu beharko lukete, benetan hezkuntza komunitatearen beharrei erantzungo dion ebaluazio propioari bidea emanez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide